Select your language

Udala

Sanferminetara autorik gabe! Legazpik eta Urretxuk ‘San Fermin Busa’ jarri dugu martxan, jaietara elkarrekin joan eta etortzeko
Featured

Sanferminetara autorik gabe! Legazpik eta Urretxuk ‘San Fermin Busa’ jarri dugu martxan, jaietara elkarrekin joan eta etortzeko

Aurten, Sanferminetara joatea errazagoa eta komunitarioagoa izango da Legazpiko eta Urretxuko bizilagunentzat. ‘San Fermin Busa’ zerbitzu berriarekin, bi udalerriok alde batera utzi nahi ditugu ibilgailu partikularra erabiltzeak dakartzan ohiko kezkak, gidatzea nori tokatzen zaion erabaki beharra edo gaueko errepide bidaia nekagarriak.

Ekimen hau, garraiobide seguru eta erosoa izateaz gain, bi herrietako herritarrek joan-etorriko bidaia partekatzeko aukera bat ere bada, bidea elkarrekin ekiteko.

Lehen edizio honetarako hiru zerbitzu antolatu ditugu. Lehenengoa uztailaren 6an izango da, San Fermingo txupinazoa dela eta. Horrez gain, beste bi zerbitzu egokituko dira asteburuan zehar. Horiei guztiei esker, joan-etorria egun berean egin ahal izango da.

‘San Fermin Busa’ 18 urte beteta dituzten pertsonei zuzenduta dago eta 17 euroko prezioa izango du.

Bi udaletatik neurri honen prebentzio-izaera nabarmendu nahi dugu bereziki. Zerbitzu honi esker, Sanferminetaz gozatu nahi dutenek alternatiba eroso eta segurua izango dute Iruñera joateko eta ondoren etxera itzultzeko; horrela, errepideko arriskuak murriztuko dira, eta lasaitasun handiagoa emango zaie bai gazteei eta bai haien familiei.

Izena emateko epea gaurtik bertatik, ekainak 19, datorren ekainaren 25era arte egongo da zabalik, web orrian edo HAZ-ra deituz 943 737030. Izena emateko epea amaitutakoan, autobusak erregistratutako eskariaren arabera antolatuko dira, eta, ondoren, ordainketa egin beharko da plaza ziurtatzeko.

EMAN IZENA HEMEN

Select your language

Urretxuko udala