Kirolak
Urretxu, Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkan: batu kilometroak Urretxuren alde!
Urriaren 26tik abenduaren 15era, jarduera fisikoa eginez Urretxuko taldeari puntuak emateko aukera izango dute herritarrek, Wellk aplikazioaren bidez.
Urretxu Gipuzkoa Mugituz 2026 erronkara batu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak sustatutako udalerrien arteko liga birtual honek jarduera fisikoa eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatu nahi ditu, adin guztietako herritarren artean. Ekimenak Europako NextGenerationEU funtsen finantzaketa du.
Erronkaren helburua erraza da: kilometro aktiboak batzea, Urretxu sailkapenean ahalik eta gorenen kokatzeko. Oinez, korrika, bizikletaz, igerian edo GPS bidez neur daitekeen beste jarduera batean erregistratutako kilometroak Urretxuko taldearentzako puntu bihurtuko dira.
Nola parte hartu?
-
Deskargatu Wellk aplikazioa eta erregistratu.
-
Hasierako pantailan, aukeratu Gipuzkoa Mugituz erronka eta sakatu «Batu».
-
Hautatu Urretxu zure talde gisa.
-
Urriaren 26tik abenduaren 15era, erregistratu zure jarduerak GPS bidez eta batu kilometroak Urretxuren alde.
Erronkak irauten duen bitartean edozein unetan batu daiteke. Gainera, jarduerak edonon egin daitezke: Urretxun bertan zein munduko beste edozein lekutan.
Puntu gehien lortzen dituen udalerriak irabaziko du liga. Parte hartu, mugitu zure osasunaren alde eta lagundu Urretxuri sailkapenean gora egiten!

