Berriak
Eusko Jaurlaritzak, 2020ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez, etxebizitza librea alokatzeko diru-laguntzen ezohiko programa jarri du abian, COVID-19ren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz sortutako ahultasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.
Urretxuko Udalak, Xabier Ormazabal zenaren oroitzapena bizirik mantentzeko eta mendian bere ibilbidea eredutzat bultzatzeko beka baterako 2019ko deialdia egin zuen maila handiko eta orijinaltasunezko gazteen proiektuak bultzatzeko (bai eskaladan, bai alpinismoan, bai liburu edo gida edizioetan, bai ikus entzunezko edizioetan, bai materialen hobetzea).

