Berriak
Featured
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz, Urretxuko Udalak erabaki du Aldiri kiroldegian eskaintzen ziren ikastaro guztiak bertan behera uztea.
Aginduak, 2.1 atalean ondorengoa dio “Bertan behera uzten da taldeko edozein kirol-jarduera, martxan dauden kirol-lehiaketa ofizialak izan ezik. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola” . Ondorioz, gaur - urriak 24-hasi eta azaroan 5era arte kiroldegian fitness gela baino ezingo da erabili; betiere aurretiazko hitzorduarekin eta ezarritako baldintzak zorrotz beteaz (ordutegi muga, nork bere eskuoihala eramateko derrigortasuna eta Kiroldegiko langileen jarraibideak betetzeko beharra).
Featured
2020ko Urriaren 22ko Aginduan, Osasun Sailburuarenean, ezarritako neurriak direla eta, igande honetan, urriaren 25ean, egin behar ziren ekintzak, BISITA GIDATUA alde zaharrean eta IGANDE GASTROKULTURALA alde zaharreko tabernetan bertan behera gelditzen dira.
Featured
Urriaren 20an, Espainiako Itzulia Urretxutik igaroko da, eta honela eragingo dio trafikoari:
Featured
Urriaren 25eko "Iparragire 7" ikuskizuna atzeratuta.
Featured
Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2021eko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.
Featured
Uri Bong artistak bere lana erakutsiko du Urretxun eta "Higadura" da bere proposamen interesgarria.
Featured
Ondarearen Europako jardunaldien eta Iparragirre 2020 programen barruan, Iparragirre izango dugu protagonista.
Featured
Azken orduko aldaketa dela eta CYRANO ikuskizuna izan ordez TRAKAMATRAKA izango da haurren ikuskizunei hasiera berria emango diena.

