Berriak
Featured
Urretxuko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du Nafarroako Murchante herrian gertatutako Gasteizko emakumearen hilketa matxistaren aurrean eta elkartasuna helarazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei.
Featured
IMSERSO-k antolatzen duen nagusientzako oporretako 2021/2022 programan izena emateko epea irekia dago jada.
Featured
Mundo Mejor auzoko goiko bidean egingo diren asfaltatze lanak prestatzeko, uztailak 7, 8 eta 9an 08:00etatik 18:00etara ezingo da bide hori erabili. Asfaltatze lanak uztailaren 15 eta 16an egingo dira.
Zalantzarik izanez gero, udaltzaingoarekin harremanetan jarri 943038085 telefonoan.
Barkatu eragozpenak.
Featured
Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an - Iaz 50. urteurrena ospatzen ari ginen - Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du.
Featured
Nuria Ramosek "No me quedaré aquí" liburua aurkeztu zuen Urretxuko liburutegian, 50. urtemugako ekintza egitarauaren barruan.
Featured
Ekainaren 17an amaitu zen Urretxuko Udalak 2020ko urrian ekin zion adinekoentzako soinketa egokituko ikastaroa.
Featured
Urte berezia izaten ari da 2021 hau ere, eta San Juanak ere halakoak izango dira gurean, bigarrengoz.
Featured
Artea eta artistak kalean bertan izan genituen. 19 partaide, maila ezin hobea, eta hiru irabazle, zorionak!
Featured
Datorren astelehenean, ekainaren 28an, irekiko dira Pagoeta Udal Igerilekuak.

