Berriak
Featured
COVID-19 pandemiak sortutako egoera dela eta, Urretxuko Udalak, San Martin auzoko bizilagunekin batera, egun horretako jai ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du: haur jolasak, Iparragirre Balerdi bandarekin musika, odolki dastaketa karpan, zozketa solidarioa…
Urretxu eta Zumarragako Udalok Urola ibaia garbitu berri dugu hiri eremuan, Ertzaintzatik hasi eta San Martin zubiraino, hain zuzen ere. Aurten “Erreka Eguna” ospatzeko aukerarik izan ez dugunez, garbiketa-lan horiek egiteko Eulen S.A. enpresa kontratatu da, eta 5 egun behar izan ditu zati hori garbitzeko.
Urretxuko Udalak, Eskualdeko enplegu planaren barruan 2 langabetu kontratatzeko deialdia zabaldu du Lanbiden, obretako langileak hain zuzen ere.
Deialdia hurrengo ostiral bitartean dago irekita izena emateko eta igeltseritzan lan eskarmentua izatea eskatzen da.
Featured
COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, Urretxu eta Zumarragako udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.
Featured
Datorren astetik aurrera Auzobusa zerbitzua Aparizio auzoraino iritxiko da eta horrenbestez, ordutegiak egokituko dira. Hain zuzen ere, azaroaren 2tik aurrera ibilbideak eta ordutegiak honako hauek izango dira:
Featured
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz Urretxuko Udalak, antolakuntza batzordearekin adostuta, erabaki du Urrelur Mineralogía eta Paleontologia astea bertan behera uztea.

Azaroaren 1ean Domu Santu Eguna ospatuko denez, egun horretan jende asko joaten baita hilerrietara, Urretxuko Udalak bere egin ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak, eta uste du ona dela prebentzio-neurriak eta zuhurtasun- eta babes-betebeharrak azpimarratzea eta gogoraraztea. Horretarako, honako hauek kontuan hartzea proposatzen du: