Berriak

Featured

Bertso eskola antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek, herriko haur eta gaztetxoentzat

Ahozkotasuna eta hizkuntzaren bidezko sormena landuko dituzte partaideek, otsailetik aurrerako astearteetan, 16:45etik 17:45era.

Featured

Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian parte hartzeko deialdia

Urretxuko Udalak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak 2025 urtean egingo dituen bileretan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Featured

Antton Telleriaren NININI ikuskizunerako sarrerak salgai

Emanaldia martxoaren 15ean izango da, 19:00etan, Labeaga aretoan

Featured

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea sortu da Montserraten, Urretxu ere elkarteko kide da.

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea sortu zen Montserraten, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Euskal Herriko 60 herri eta hiriren partaidetzarekin, eta Urola Garaiko lau udalerrietatik hiru ere elkartean daude.

Featured

Urola Garaiak Hiruma proiektua aurkeztuko du Fitur ferian.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, datorren asteko Fitur Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko diren bost atrakzio turistiko ezagutarazi ditu gaur, eskualdetako berrikuntza eta garapen agentzietako ordezkariekin batera. Aurkezpenean izan da Urretxuko alkate eta UGGASAko, eskualdeko sustapen turistikoaren arduraduna den Urola Garaiko Garapen Agentziako presidentea, Jon Luqui.

Featured

2025eko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu da

Urretxu eta Zumarragako Udalek 2025eko ikuskizun eszenikoen egitarauaren programa aurkeztu dute.

Featured

Sukaldanitzak. Lapiko artean aniztasunaz gozatzeko aukera.

Urretxuko Udalak euskal sukaldaritza eta munduko sukaldaritza batzen dituen Sukaldanitzak tailerretan izena emateko epea ireki du. Doakoak dira eta urtarrilaren 25ean, otsailaren 8an eta 22an, eta martxoaren 15ean (larunbatak) egingo dira Goierri elkartean.

Featured

Neguko Aroz Aroko egitaraua, prest

Urretxuko eta Zumarragako Udaletako Euskara Sailek negurako antolatuko dituzken egitarauaren berri eman dute. Alex Gonzalez eta Josu Idigoras Euskara Batzordeburuek egitarau hau antolatzeko azaroan izan zen momentu parte-hartzailean herritarrek eta elkarteek erakutsitako prestutasuna eskertu dute.

Featured

Margoketa lanak Aparizion

Urtarrilaren 13an, astelehenean,  GI-3771 errepideko zorua margotzeko lanak egingo dira Mugitegi poligonora sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean. Lan horiek eragina izango dute errepide-arte horretako zirkulazioan.

Urretxuko udala