Berriak
Featured
Urriaren 29an jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2022an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan egin zen emanaldian. Urriaren 29tik azaroaren 6ra arte lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Juan de Lizarazu aretoan, astelehenetik igandera 17:30 - 20:30.
Featured
Featured
Urriaren 7an banatu ziren 2022ko Santa Anastasi jaietako argazki lehiaketaren sariak, Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldian. Sariak banatzeaz gain lehiaketara aurkeztutako irudien proiekzioa ere egin zen.
Featured
Irailaren 30etik urriaren 16ra bitartean Jon Jauregiren erakusketa ikusi ahal izango dugu Juan de Lizarazu aretoan. Bere lana ezagutzera eta disfrutatzera gonbidatzen zaituztegu. Artistaren presentzia urriaren 7an izango dugu, 19:00etan.
Featured
Aurten bai, aurten festak ospatuko ditugu bete betean. Hemen ikusi dezakezue pertsona eta kolektibo askoren lana eta ilusioaren emaitza, jai egitarauan. Eskerrik asko denoi.
Featured
Zorionak Nerea Murillo Telleria urretxuarrari, aurtengo Santa Anastasia jaietako egitarauaren azalaren irabazlea, "Bizimina" lanarekin!
Featured
Gaur, uztailaren 8an banatu dira 34. Lore sariketako sariak. Aurten Urretxuko udaletxean izan da sari banaketa.
Featured
Featured
Zabalik dago Urretxu Zumarragako 29. pintura lehiaketan lanak aurkezteko epea. Azken edizioa 2019an izan zen beraz biziki animatzen zaituztegu parte hartzera.
Featured
Uda iristean jai giroa zabaltzen da nonahi. Sanjoanak badatoz eta laster Santa Anastasien antolaketan hasiko gara. Dagoeneko martxan jarri da egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Animatu parte hartzera!
Featured
Beste urte batez lehiaketa honek uda ate joka dugula iragartzen digu eta gure etxeko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apaintzera animatzen gaitu, Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa eta naturalagoa ematen.
Featured
Ostiralean ardo dastaketa izan zen Bertatik Bertarako produktuekin uztartua eta Mikel Garaizabalen eskutik, gozamena!
Hemen bideoa

