Udala
Badirudi gaitz honek gure kale, mendi eta basoei ere eragin diela. Ez gara COVID-19az ari, zentzugabekeriaz baizik. Garbiketa zerbitzuek beren lana egin dute, baina sortutako kalteak handiak dira.
Horregatik, bihar goizeko 10:00etan, Pagoeta Igerilekuko atarian egingo dugu hitzordua. Lauko taldetxotan elkartu eta ingurua txukuntzeko (zaborrak jaso eta ahal den heinean eragindako kalteak konpontzera)
Eskularruak, zabor-poltsak eta beharrezko materiala eramango ditugu bertaratzen diren guztientzat



GI-2362 errepidean, Aparicio Auzoan, Intxeneako biribilgunea egiteko obra-lanak direla eta, otsailaren 26tik aurrera itxita egongo da egungo biribilgunetik GI-2632 errepidera doan erraila (Zumarragako noranzkoan). Eraginak obra lanen lehenengo fasea bukatu arte luzatuko dira eta hauen iraupena 3 hilabeteetan zenbatesten da.

