Udala
Featured
Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen hobekuntzako bigarren faseari ekingo dio. Lanak azaroaren 4an hasiko dira, eta 1,45 kilometroko zatian egingo dira, 22+950 eta 24+400 kilometro puntuen artean. Fase honetan, aurreratzeko bi tarte berri egokituko dira, noranzko bakoitzean bat, bide-segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin. Lanak 13,3 milioi euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta 31 hilabeteko epean gauzatuko dira.
Featured
Urretxuko udal gobernuak 2023-2027 legealdi plana aurkeztu du. Hiru ardatz eta 87 ekintza jaso ditu bertan.
Featured
Urretxuko Udalak, urtero bezala, egun hauetan auzo bilerei hasiera emango die, 2025rako aurrekontuak egiteko partaidetza-prozesuaren barruan.
Featured
Urretxun bart izan diren lapurreten aurrean, Urretxuko Udalak horiek gaitzetsi nahi ditu eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi die herritarrei.
Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak xedatutako betez onartu eta argitaratzen dena.
Featured
Abuztuaren 5,6,7 ,8 eta 9an asfaltatze lanak egingo dira Labeaga kalean eta horrek trafikoan eragina izango du.
Featured
Etxeko arreta pertsonalizatu eta berritzaileak proposatu zaizkio hauskortasun, mendekotasun edo mugikortasun murriztuko egoeran dauden eskualdeko pertsona talde bati, eredu berri bat lantzeko proba gisa
Featured
Ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren egunean, Urretxuko Udaletik harro gaudela aldarrikatu nahi dugu. Harro gaude gure bizitzez, harro gure genealogiaz eta harro LGTBIQ+ mugimenduaz.
Featured
Santa Anastasia jaietan txosnak jartzea arautzen duen Ordenantzaren Aurretiko Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus

