Udala

Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu Pagoetako udal igerilekuetarako 2024

Pagoetako udal igerilekuak aurki irekiko direnez, Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu ondorengo zerbitzu hauek emateko:

  1. Sorosleak
  2. Harrera, sarrera eta arropa gordetegiaren zerbitzua betetzeko Atezain-laguntzaileak
Featured

Dirulaguntzak gizarte ekintzari eta sustapen soziokulturalari 2024

Martxoaren 13an argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.

Featured

Urola Garaiko Mankomunitatea eratu da

Atzo iluntzean Urola Garaia mankomunitateko lehendakaria eta lehendakariordeak hautatzeko batzarra egin zen Urretxuko Udaletxean. Mankomunitatea osatzen duten lau herrietako zinegotzien geiengoak erabaki zuen presidentea Jon Luqui, Urretxuko alkatea izango zela.

Featured

Lurraldebusen zerbitzuak indartuko dira Inauteriak direla eta

UK06 (Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Zumarraga) linearen zerbitzua igandeko 23:00ak arte luzatuko da bi noranzkoetan, eta astelehenetik astearterako gauean UK46G lineako gaueko zerbitzuak jarriko dira Azpeitia Zumaia, Zestoa eta Azkoitia lotzeko..

Featured

Urretxuko Udalak Trekutzeko parke eolikoaren tramitazioa gelditzea eskatu du

Urretxuko Udalak gaur bidali du Trekutzeko parke eolikoaren proiektuari egindako alegazioak biltzen dituen dokumentua. 90 orrialdeko dokumentu hori azken asteetan egin da eta gaur bertan helarazi dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzari.

Featured

Foru Aldundiak Azkoitia-Urretxu errepidearen bigarren faseko lanak aurten hastea aurreikusten du

 

Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea hobetzeko obren bigarren fasearen eraikuntza-proiektua onartu du.  Aurreikuspenen arabera, proiektua datozen asteetan aterako da lizitaziora, 13.302.104,63 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 31 hilabeteko exekuzio-epearekin.

Featured

Trafiko oharra: azaroak 26

Datorren asteburuan, azaroak 26, herrian egingo diren kultur  ekintzak  direla eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean, herriko bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko helburuarekin, Urretxuko Udaltzaingoak hartuko diren trafiko neurrien berri ematen du: 

Featured

OBRAK SANTA BARBARAKO BIDEAN

Astelehenean hasiko dira Santa Barbarako errepideko obrak eta trafikoan eragina izango dute. 

Featured

Udalak 20.000 euro bideratu ditu Urretxuko saltokien bonuetara

Joan den urriaren 26an Urretxuko Udalak, udalbatzan, onartu zuen Euskadi Bono Denda 2023 kanpaina parte hartzeari baiezkoa ematea.

Urretxuko udala