Udala
Lurzoruaren eta Hirigintza ren ekainaren 30eko 2/2006 legearen 90.3 artikuluak xedatutakoa betez, «Urretxu ko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerakinaren Agiria» jendaurrean azaltzen da. Oharrak, iradokizunak edota alternatibak aurkezteko epea: 2018ko uztailaren 11a arte, Urretxuko Udaleko Erregistro Orokorrean.
Hitzaldi informatiboa egin ondoren, HAPOren Aurrerakinaren aurkezpeneko dokumentu esanguratsuen erakusketa irekita dago udaletxeko atarian, ekainaren 8ra bitartean, goizeko 09:00etatik 14:00etara.
Featured
Partehartze prozesu eta filosofiatik abiatuta, eta herritarrei beren jakinmin eta beharrak azaltzeko espazio bat eskaini asmoz bilera ezberdinak antolatu dira azken neguotan (2016eta 17ko Azaro eta Abenduan). Aipatu bezala, bileren helburua Urretxuarrek udala lantzen ari den proiektuetako parte izatea zen, era sinple eta eraginkor batean.
Featured
Zibismo ordenantza egiteko aurretiazko kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus
Featured
Jauregi kaleko zati baten lurzorua aldatzeko lanak egin behar ditu Urretxuko Udalak, zehazki esanda 21 zenbakiaren paretik kale bukaerara bitarteko zatia.
Featured
Esleipendunen behin-betiko zerrenda.
Featured
Urretxuko Udala hainbat obra egiten ari da Ederrena pilotalekuko komunak eta tabernako sukaldea berritzeko.
Obra honen bitartez gutxitu egingo da komun kopurua, baina bakoitzaren azalera zabaldu egingo da, eta ondorioz irisgarriagoak izango dira, orain arte egon direnak oso txikiak eta deserosoak baitziren.
Featured
2017ko azaroan elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak hasi zituen Urretxuko Udalak. Harrez geroztik, eguraldiak ez du lagundu, eta hainbat aldiz gelditu behar izan dira obrak, izan ere jartzen ari den materialak eguraldi lehorra behar du hainbat egunetan, behar bezalako bermea izateko aplikatzerakoan.
Featured
Familia ugariek otsailaren 9ra bitartean eska dezakete Ondasun Higiezinen gaineko zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko zergaren (TMIZ) hobaria, udaletxeko herritarren arretarako bulegoan.

