Udala
Featured
Urriaren 16an, asteartea, Urretxuko Udalak Kalerrotako asfalto zati bat konpontzeko asmoa du, zehazki esanda tanatorio parean kokaturik dagoen gunea, bigungune bat baitago bertan eta Udalak aldez aurretik partxeatu egin behar izan du zirkulazio segurua bermatzeko. Lan horren kostua 7.150 euro ingurukoa izango da.
Featured
Urretxuko Udala, karrozak egiten ari diren lokalean izandako eraso eta hainbat karrozatan egindako kalteen aurrean, bere erabateko haserre eta gaitzezpena adierazi nahi ditu.
Featured
Atzo kloroarekin izandako arazoak konpondu ondoren, berriro ere behar den neurketak egin dira eta hauek behar bezalako emaitza eman dutenez igerileku handia berriro ere ireki da gaur goizean.
Featured
Kloroarekin izandako arazo batzuk direla eta igerileku handia itxi behar izan ditu udalak.
Neurria behin-behinekoa da, eta arazoa konpondu bezain pronto, urak eta igerilekuek bainurako baldintza egokiak betetzen dituela bermatu ostean, irekiko da berriro ere.
Featured
Azken egunotan Urola ibaian hildako arrainak agertu dira . Hori ikusita,Urretxuko Udala AQUARBErekin harremanetan jarri da, arazorik balego, hau konpontzeko. AQUARBEK, kolektoreko kutxatilak begiratu ostean, ibilbide osoan ihesik ez dagoela egiaztatu du. Ihesik balego gainera, hau goragotik etorriko litzatzekeela azaldu dute.
Urretxuko Udalak, uztailaren 12an egindako aparteko osoko bilkuran, 811.065 euroko kreditu aldaketaren berri eman zuen.
Urretxuko Udalak, joan zen ostegunean, uztailak 12, egindako aparteko osoko bilkuran, zibismoari buruzko ordenantza onartu zuen.
Urretxuko Udalak joan zen uztailaren 12an egindako aparteko osoko bilkuran, kaleko garbiketa zerbitzua lizitatzeko pleguak onartu zituen.
Featured
Gaur goizean, arazo tekniko batengatik, ezin izan da ireki bainoa 13:00ak arte. Arazoa konpondu eta gero, dena martxan dago. Gozatu igerilekuak!!

