Udala
Featured
Azken orduotan, eta COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Osasun Sailburuaren martxoaren 14ko agindua onartu du, eta Gobernu Zentralak, bere aldetik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua, zeinak COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma egoera deklaratzen duen.
Honek guztiak zenbait duda eta galdera sortu ditu herritarrengan, eta horiek argitze aldera Urretxuko Udalak adierazi nahi du aipatutako Agindua eta Errege Dekretua indarrean sartzen diren momentutik aurrera, hau da, gaurtik - martxoaren 15etik- aurrera, ondorengo jarduerak baino ezingo direla aurrera eraman:
Featured
Euskadin gertatu diren Koronabirus – COVID19- infekzio kasuen ondorioz eta infekzio-kopuruak gora egingo duela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzak hainbat gomendio helarazi ditu, udal esparruan berehala abian jartzeko.
Gomendio horiei jarraituz, eta bizi dugun egoera berezi hau amaitu arte, Urretxuko Udalak martxoaren 15etik aurrera taberna, elkarte eta ostalaritza-establezimendu guztiak ixtea erabaki du, eta neurri hauek eraginkorrak izan daitezen herritarrei dei egiten die zentzuz eta arduraz joka dezaten; jendea pilatu daitekeen tokiak saiestu eta kasu guztietan metro eta erdiko segurtasun distantziak errespetatuz.
Featured
Atzo arratsaldean Jose Mari Lasa plaza eta Nekolaldeko inguruaren eraberritzerako proiektua aurkeztu zen jendaurrean.
Featured
Datorren larunbatean, martxoak 7, ospatuko den GOIERRIKO ITZULIA txirrindulari proba dela eta, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko, eta era berean herriko bizilagun guztiei galera gutxien sortzeko asmoarekin, Urretxuko Udaltzaingotik hartuko diren trafiko neurrien berri ematen dizuegu:
Featured
2020ko otsailaren 17tik 2020ko Otsailaren 24ra bitartean (biak barne) Hautesleen Erroldak ikusgai egongo dira udaletxe honetako Harrera Bulegoan.
Featured
Herritarren arreta hobetzeko helburuarekin jarraituz, urretxuarren beharrei modu eraginkorragoan erantzungo dieten zerbitzuak emateko modu berriak probatuz, Urretxuko Udalak datafono bat jarri du Aizpuruenea kultur etxean.
Featured
Urretxuko Udala, herriko gune publikoen irisgarritasuna eta erabilera hobetzeko etengabeko helburuaren barruan, Labeaga/Jose Mª Lasa plaza/Nekolalde arteko eremua berritu eta hobetzera doa.
Featured
Atzo arratsaldean Jon Luqui Urretxuko alkateak Urretxuko Alde Zaharra Biziberritzkeo plana aurkeztu zuen Nati Nieves zinegotziarekin batera.
Featured
Urtarrilaren 30eko greba deiladiak ondorengo eragina izango du udal zerbitzuetan

