Udala

Espainiako itzulia Urretxutik igaroko da urriaren 20an
Featured

Espainiako itzulia Urretxutik igaroko da urriaren 20an

Urriaren 20an, Espainiako Itzulia Urretxutik igaroko da, eta honela eragingo dio trafikoari:

  • 14:00etatik aurrera eta lasterketa igaro arte, 15:30ean, GI-2630 errepidea moztuko da Urretxutik Azkoitirako norantzan,  eta Zumarragako saihesbiderako sarbidea ere bai.
    • Azkoitira joan nahi duten ibilgailuek Urretxu-Bergara-Elosu-Azkoiti, edo Urretxu-Bergara-Autopista-Elgoibar-Azkoiti alternatiba erabili beharko dute.

• Legazpirako eta Bergararako sarbideak 14:45ean itxiko dira, lasterketa igaro arte, 15:30 inguruan.

Halaber, gogorarazten dizuegu bizi dugun osasun egoera dela eta jende pilaketak ekidin behar direla beraz itzulira ez gerturatzea eskatzen da, eta gerturatuz gero distantzia mantenduz eta maskararekin.

Urretxuko udala