Urretxuko Udalak astelehenean emango dio hasiera tokiko establezimenduen erabiltzeko kontsumo bonuak banatzeari.
Urretxuko herritarrek 30 euroko bonoa erosi ahal izango dute, 10 euro ordainduta, udalerriko establezimenduetan gastatzeko.
Banaketa udaletxean bertan egingo da, goizetan 7:30 etik 15:00etara, eta kultur etxean arratsaldez 17:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera
Familia-unitate bakoitzak bonu-kopuru jakin bat eskuratu ahal izango du, unitateko kide kopuruaren arabera. Horrela, pertsona bakarreko edo bi pertsonako unitateek bonu bat erosi ahal izango dute, 3 eta 4 pertsonakoek bi bonu eta lau pertsonatik gorakoek hiru bonu.
Kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztietan erabili ahal izango dituzte bonuak. Establezimenduen zerrenda egunero eguneratuko da udalaren webgunean, atxikitzen diren establezimendu berriak sartzeko. Gainera, erakusleihoan pegatina bat izango dute: "Hurren. Urretxuko merkatariak "
Bonuak maiatzaren 3tik ekainaren 30era erabili ahal izango dira. Bonu edo txartel solteak erabiltzen ez badira, ez dira itzuliko bonu edo txartel horiengatik ordaindutako dirurik.