Gizarte Ekintza
Aniztasuna, gure altxorra
Urretxuko Udalak bere Aniztasun Jaia, maiatzaren 30an, larunbatean, ospatuko du, Gernikako Arbola Plazan, goizeko 10tik arratsaldeko 4ak bitartean.
Egitarauaren barne 3 atal bereizten dira: postu gastronomikoak, tailerrak eta ikuskizunak.
- Postu gastronomikoei dagokionez, karpa azpian egongo dira aurten eta 15 herrialde ezberdinetako jakiak dastatu ahal izango dira: Argentina, Bolivia, Colombia, Costa Rica, Cuba, Ekuatoreko Ginea, Honduras, Maroko, Mexiko, Paisos Catalans, Pakistan, Peru, Sahara, Senegal eta Venezuela.
- Tailerretan, aldiz, elkarte eta talde ezberdinek eskulan eta jokoak eskainiko dituzte jaian: Adinkide elkarteak harremanak sortuz, Alambique Etxeko gazteek “Zure izena arabieraz”, Aspace elkarteak saskigintza, Gazte Bidean “poltsa diseinua”, Gurutze Gorriak haur jokoak, Sua – Annar Emakume migratuen taldeak txapak, Ekuatoreko Ginea, Senegal eta Marokotik etorritako emakumeek txirikorda tailerra eta Pakistan eta Marokoar emakumeek henna tailerra, eta Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak, “aniztasunaren imanak”.
- Amaitzeko, ikuskizunak, gehiengoa tailer formatuan ere eskaintzen direnak, hurrengoak izango dira: Emanbira elkartearen eskutik, perkusio saio irekia eta dantza afrikarrak, Alexandra Nishiguchi Verarekin dantza peruarra, perkusio gurpila Senbiziako Saioa Pueblaren gidaritzarekin eta Los Diversos música taldearen kontzertua. Aniztasun Jaiaren ondoren, Sorotan Beleren kontzertua egingo da Gernikako Arbola plazan.
Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian altxor kutxa bat duen metalezko mural bat margotu da jaiaren aurreko asteetan eta jaian, pertsona oro garen aniztasunak irudikatzen dituzten imanak egingo ditugu eta irudian itsatsi. Jaia amaitzean aniztasunez beteriko altxorra izango dugu.
Jasangarritasunari dagokionez, urtero pausoak ematen ditugu gero eta jai jasangarriagoa izan dadin. Horregatik, herritarrak animatzen ditugu berrerabilgarriak diren plater eta edalontziak horretarako prestatu diren espazioan jartzea garbitu daitezen eta eramateko jakiak erosteko intentziorik badute, etxetik ekartzea tupper-a. Denok pixka bat egiten badugu, emaitza haundia izango da.
Urretxuko Udaletik herritarrak parte hartu eta egun esanguratsu hau goxatzera gonbidatzen ditugu.

