Berriak
Partehartze prozesu eta filosofiatik abiatuta, eta herritarrei beren jakinmin eta beharrak azaltzeko espazio bat eskaini asmoz bilera ezberdinak antolatu dira azken neguotan (2016eta 17ko Azaro eta Abenduan). Aipatu bezala, bileren helburua Urretxuarrek udala lantzen ari den proiektuetako parte izatea zen, era sinple eta eraginkor batean.
Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2018ko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean inkesta hau.
Azaroaren 13an hasiko dira GI-3771 errepideko zorua birgaitzeko lanak, Mugitegi industrigunera sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean eta obra horrek eragina izan dezakeela tarte horretako zirkulazioan. Izan ere, posible da ibilgailuentzako pasabide alternatiboak ezartzea.

