Berriak

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, aurten kokapen berria izango dute Gabonetako ekintzek, erosoagoa, opor eta aisialdi egun hauetan familiei zerbitzu hobegoa emateko helburuarekin.

Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko hirugarren saioa egingo du abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian  izango da saioa. Iñaki Mendiguren idazlearen “Haltzak badu bihotzik”  liburua izango dute aztergai taldekideek. Idazlea saioan bertan izango da.

Previous Next

Abenduaren 2tik 18ra ikusgai izango dugu Pep Rekejo artistaren lana, Juan de Lizarazu aretoan. Hona hemen aurkezpena eta katalogoa. Urretxun bizi da. Ikus-entzunezko artista, formazioz autodidakta.

Amaitu dira aurtengo Santa Anastasiak eta eguneroko martxan burubelarri murgildu eta festak guztiz ahaztu baina lehen, benetan eskertuko genizueke ondorengo inkesta erantzutea.

Benito Lertxundi oriotar kantaria 50 urteko ibilbidea ospatzeko moduan izan da eta berak gustokoen duena eginez burutu du, Euskal Herriko geografian barna kontzertuak eskainiz.