Iparragirre Balerdi Musika Tailerraren kontzertu – kalejira: 19:00 Jose Mari Lasa plaza 19:15 Domingo de Mendiaratz; 19:45 Zubimusu plaza 20:00 Gernikako Arbola plaza; 20:15 Areizaga – Kalebarren plaza.
Eguna(k): ostirala, 22. Ordua(k): 19:30. PROYECTO LARRUA. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea). Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko."
Urretxuko Udalak jakinarazten du COVID-19 dela eta urriaren 25erako aurrikusita zegoen “Iparragirre 7” ikuskizuna COVID-19 dela eta atzeratu egin behar dela eta beste data batean egingo dela. Data berria zehaztutakoan jakinaraziko dugu behar adineko denboraz. Gonbidapena jasota zutenek gorde dezatela, balioa izango du eta hurrengo datan.
Eguna(k): ostirala, 25. Ordua(k): 22:30. JUAN MARI BELTRAN LAUKOTEAN. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Elkartzen dira dantza urratsak gidatzen dituzten xirulakttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen “durunbele”ak, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin eta doinu zaharrak hots berriekin, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak. Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin batera arituko da hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonía eder honetan, Andoni Salamero olerkien laguntzarekin jantzia eta babestua."
Jose Mari Orbegozo ospe handiko dantzariak bere bizitza eta ibilbide artistikoaren errepasoa egingo du, bertaratzen den publikoarekin parte-katuz bizi izandako esperientziak eta dantzak berari eman diona.