Ostegun honetan, apirilaren 23an, Gernikako Arbola plazan salmenta postuak egongo dira berriro ere, COVID-19ak eragindako osasun alarmagatik hilabete baino gehiago itxita egon ostean.
Ostegun honetan, apirilaren 23an, Gernikako Arbola plazan salmenta postuak egongo dira berriro ere, COVID-19ak eragindako osasun alarmagatik hilabete baino gehiago itxita egon ostean.
Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira.
COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, eta birusaren hedapena saihesteko helburuarekin lehengo astean bertan behera gelditu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
Urretxuko Udalak, gutxienez,23 enpresarekinkontratatuta dituen zerbitzuen ordainketa bermatu berri du.
COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua, ohiz-kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna eta gainera bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira.
COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, apirilak 1, eta bestelako abisurik jaso arte, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetako ordutegi berria honakoa izango da: astelehenetik ostiralera: 9.00etatik 14:00etara. Larunbatetan: 9:00etatik 13:00etara.
Hiru garbiguneek udal zerbitzuak eta futsezko zerbitzuak ematen dituzten enpresa eta erakundeak atendituko dituzte soilik.
Prozedurak tramitatzeko epeak eten dira.
Epeen zenbaketa agintari eskudunek zehazten duten unean hasiko da berriro.
Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.
Informazio eguneratua hemen topatuko duzue.
Euskadin gertatu diren Koronabirus- COVID29 infekzio kasuen ondorioz, eta infekzio kopuruak gora egingo duela aurreikusita Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Zentralak etxean gelditzeko agindua eman dute.
Egoera horrek sor ditzakeen ondorioei aurre egiteko, eta krisi egoera honetan herritarrek, eta bereziki arrisku-taldeek, pertsona zahurarrienek, izan ditzaketen behar bereziei erantzuteko, babes-zibileko lanak antolatzeko koordinazio mahaian lanean ari da Udala.