Udala
Ez irristatzeko tratamendua egin du Urretxuko Udalak
Urretxuko Udalak ez irristatzeko tratamendua egin du, oinezkoen segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Ekimen hau udalaren apustu iraunkorraren barruan kokatzen da, espazio publiko seguruagoak bermatzeko.
Aplikatutako tratamenduak baldosaren garbiketa sakona barne hartzen du, haren poroa irekiz eta gainazalaren atxikimendua handituz. Jarduketak 3 urteko bermea dauka, eta eguraldi hezearekin sortzen diren irristatze-arriskuak nabarmen murrizten ditu.
Lan hau abenduan Lilibasoko eta Mundo Mejorreko arkupeetan egindako tratamenduen jarraipena da. Oraingoan, honako gune hauetan jardun da:
- Mendiaraz plaza
- Labeaga 66-74 arkupeak
- Ipeñarrieta 12-14-16 arkupeak
Esku-hartze honek 9.130 euroko kostua izan du, BEZa barne, eta Urretxuko Udalak urtero bi edo hiru antzeko jarduketa egiten ditu, herriko espaloien eta arkupeen segurtasuna etengabe hobetzeko.
Neurri honi esker, erorketak ekiditen dira, eta ondorioz, Urretxuarrentzako espazio publiko seguruagoak bermatzen dira.

