Urretxuko udal gobernuak 2023-2027 legealdi plana aurkeztu du. Hiru ardatz eta 87 ekintza jaso ditu bertan.
3 ardatz eta 5 alor
Planaren hiru ardatzak Agenda 2030, euskara eta berdintasuna diraeta arlo guztietan dute presentzia.
Bost arlo nagusiak Herri Bizia, Justizia Soziala, Hiri Garapen Jasangarria, Zorroztasuna eta Gardentasuna eta Garapen Ekonomikoa eta Enplegua dira.
- HERRI BIZIA alorrari dagokionez, udalak 14,5 milioi bideratuko ditu datozen lau urteetan urretxuarren nortasun zeinuak bizirik mantentzera. Aldiri2, rocodromoa, entsegu lokal berriak, Pagoeta, kultur jarduerak...
- JUSTIZIA SOZIALA. Egitasmo nagusia Zainketen Tokiko Ekosistema da: adinekoen apartamentuak, Eguneko zentroaren egokitzea, eguneko arreta ... ezin ahaztu Gipuzkoan gastu sozial handiena duen herria garela.
- GARAPEN EKONOMIKOA, LANDA GARAPENA ETA ENPLEGUA. Jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko elkarlan publiko pribatua: Smartlog, Tellería, Ekiola, Lehen sektorea, merkataritza plana... 20 milioi euroko aurrekontuarekin.
- ZORROZTASUNA ETA GARDENTASUNA. Proiektu estrategikoetan inbertituz, plantila egonkorrago eta zabalagoarekin, eta kode etiko zorrotzarekin. Euro bakoitza non, noiz eta zergatik inbertitu den azalduaz.
- HIRI GARAPEN OREKATUA ETA JASANGARRIA. 200 etxebizitza berri egingo dira, horietatik 79 sozialak; orain artean 185 (58 sozialak) egin diren moduan.
Horiek guztiak neurtzeko eta ebaluatzeko adierazle sistema bat osatu da. Dokumentua eskuragarri dago hemen:
LEGEALDI_DOCEUS.pdf
Popular 2.69 MB |
11/10/2024 11:36:10 |