55 urte edo gehiago dituzu?
Zure eskarmentua eta jakituria Urretxu hobetzeko erabili nahi dituzu?
Helburu honekin jaio da Bizi Poz ekimena, Urretxu Lagunkoia programan kokatzen den ekimena.
Urretxu Lagunkoia, Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren Euskadi Lagunkoiaren barruan dago. programa 2015an hasi zen, Euskadi Lagunkoia, Euskadiko hiri lagunkoien sarera atxikitu zenean. Proiektuaren helburua herritarren partehartzea, eta ingurune lagunkoiak sustatzea da.
Sarera atxikitu eta lehen pausua diagnostikoa egitea izan zen, eta 2016an hasi zen. Honen helburua herriko zenbait arlo eta eremu ikertzea zen: etxebizitza, gune irekiak eta eraikinak, partehartzea, gizarte-egitura, komunikazioa eta informazioa, gizarte zerbitzuak, eta osasun-zerbitzuak
Diagnostikoa egin ostean, hurrengo pausua ekintza-plan bat definitzea izan zen, eta horrela sortu zen Bizi Poz; ekintza plana gidatzen eta zuzentzen duen ekimena.
Lehen Bizi-poz tailerrak Abenduan egin ziren, eta gaia zahartze aktiboa izan zen. Tailer hauetan zahartze aktiboa sustatzeko oinarriak fadostu eta finkatu ziren, gaia era transbertsalean lantzeko; honela etorkizunean egingo ziren ekarpenak egiteko oinarriak definituta gelditu ziren.
Urtarrilean diagnostikoaren analisisrako bilerak hasi ziren, eta aipatutako ekarpenak egiten hasi ziren.
Ekarpen hauek, eta ekarpenak gauzatzeko planak aurki emango ditu ezagutzera Bizi-poz taldeak.
Taldean parte hartzera animatzen al zara?