Urtarrilaren 13an, astelehenean, GI-3771 errepideko zorua margotzeko lanak egingo dira Mugitegi poligonora sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean. Lan horiek eragina izango dute errepide-arte horretako zirkulazioan.
Aipatutako lanek egun bateko iraupena izango dute, eguraldiaren arabera, eta errepideko margoketa lanak izango dira,
Legazpitik Urretxurako noranzkoan zirkulazioa ohikoa izango da. Urretxutik Legazpirako noranzkoan, berriz, Mugitegi industrialdetik desbideratuko da trafikoa. Hala ere, auto-pilaketarik edo auto-ilararik gerta ez dadin, saihesbidea erabiltzea gomendatzen da udalerrirako sarbideetan eta irteeretan.
Horregatik guztiagatik, bidezko neurriak hartzeko eta sortuko diren eragozpenak barkatzeko eskatzen dizuegu.