Azaroaren 13an hasiko dira GI-3771 errepideko zorua birgaitzeko lanak, Mugitegi industrigunera sartzeko biribilgunearen eta Aparizioko biribilgunearen artean eta obra horrek eragina izan dezakeela tarte horretako zirkulazioan. Izan ere, posible da ibilgailuentzako pasabide alternatiboak ezartzea.
Lanek hilabete inguruko iraupena izango dute eta bi fasetan banatuta egongo dira:
Lehen fasean areka batzuk, badenak, hustubideak eta abar konponduko dira. Fase hori 15 eta 20 egun arteko epean egin ahal izatea espero da, betiere baldintza meteorologikoen arabera.
Bigarren fasean, honako lan hauek egingo dira: egungo zorua fresatzea, asfaltatze berria egitea eta, amaitzeko, bidea pintatzea. Lan horiek 10 eta 15 egun arteko epean egin ahal izango direla aurreikusten da, baldintza meteorologikoen arabera.
Bi faseetan, trafikoa gaitu egingo da, txandaka, obrako langileen laguntzaz edo semaforoen bidez.
Hala ere, gogorarazten da Mugitegi industrialdetik zirkulatzeko aukera dagoela, eta, beraz, lan horiek egingo diren tartea saihestu ahal izango dela.
Horregatik guztiagatik, bidezko neurriak hartzeko eskatzen dizuegu eta sortuko diren eragozpenak barkatzeko.