Labeaga kaleko 30 eta 34 zenbakien tarteko zatian, GABILONDO ALTZAIRUAKo bidegurutzean, trafikoa moztuta egongo da otsailaren 1etik (astelehena) otsailaren 5era (ostirala) bitartean.
Idatzi honen bitartez bizilagunen jakinean jartzen daotsailaren 1ean, 2an, 3an, 4an, eta 5ean, astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala,konponketa lanak egingo direla saneamendu sarean, Labeaga kaleko 30 eta 34 zenbakien tarteko zatian, GABILONDO ALTZAIRUAKo bidegurutzean. 2015eko ekainean gertatutako uholdeen antzekorik gerta ez dadin egingo dira aipatutako obra horiek.
Horretarako, erabat moztuko da trafikoa bide zati horretan; beraz, Lilibaso, Mundo Mejor, Basagasti eta Sorgintzulo auzoetara, eta Labeaga 40/42 eta Labeaga 32 bitarteko garajeetara sartu eta irten egiteko Basagasti edo Mundo Mejor auzoetatik ibili beharko da (Santa Barbarako errepidetik).
Egoera horrek sor ditzakeen endredoak ulertuko dituzuelakoan, aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dizuegu.