UK06 (Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Zumarraga) linearen zerbitzua igandeko 23:00ak arte luzatuko da bi noranzkoetan, eta astelehenetik astearterako gauean UK46G lineako gaueko zerbitzuak jarriko dira Azpeitia Zumaia, Zestoa eta Azkoitia lotzeko..
Azpeitiko Inauteriak direla eta, Lurraldebusen lineek Urola Erdia eskualdean duten erabiltzaile kopuru handia ikusita, eta Azkoitiko alkate Ana Azkoitiaren eskaerari erantzunez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak Azpeitia eta inguruko udalerriak lotzen dituzten autobus zerbitzuak indartzea erabaki du. Horrela, UK06 lineak (Zumaia-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Zumarraga) otsailaren 11tik (igandea) 23.00ak arte luzatuko ditu bere zerbitzuak bi noranzkoetan eta otsailaren 12tik (astelehena) 13rako (asteartea) gauean Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia lotzen dituen UK46G linearen gaueko zerbitzua aktibatuko da. Azpeitiko anbulategitik 2.00, 3.30, 5.00 eta 6.20etan aterako dira Azkoitirako noranzkoan eta 1.00, 2.30, 4.00 eta 6.15ean Zestoa eta Zumaiarantz.