Astelehenean hasiko dira Santa Barbarako errepideko obrak eta trafikoan eragina izango dute.
Azaroaren 13tik aurrera GI-3771 errepidean 3+810 KP-tik 3+945 KP-ra bitartean egingo diren areka bat egiteko lanak direla eta, 8:00etatik 18:00etara bitarteko lanaldian, galtzada ordezko pasabide baten bidez egokituko da, eta bi langilek seinaleztatuko dute.
Lanalditik kanpo, seinaleak kenduko dira eta bi errailetatik igaro ahal izango dira, eragina galtzadatik kanpo baitago.10 laneguneko iraupena aurreikusten da, eguraldiak edo bestelako gorabeherek baldintzatuta.
Erantsitako argazkian trafikoari eragiten dion eremua ikus daiteke.