Idatzi honen bitartez, bizilagun guztien jakinean jarri nahi dugu maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an Barrenkaleko asfaltatze lanak egingo direla.
Idatzi honen bitartez, bizilagun guztien jakinean jarri nahi dugu maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an Barrenkaleko asfaltatze lanak egingo direla.Lan horiek bi fasetan egingo dira:
Lehenengo fasea Areizagako bidegurutzetik San Martingo bidegurutzera doan errepide zatia izango da. Lan horiek maiatzaren 10ean eta 11n egingo dira. Eta horretarako, aipatutako errepide tarte horretan dauden aparkalekuak kendu egingo dira. San Martin auzora eta Barrenkaleko 1 – 9 bitarteko zenbakietara sartzeko Iparragirre kaletik egin beharko da, hain zuzen ere Iparragirre kaleko 48 eta 50 zenbakien tartean dagoen bidetik. Fase honetan, eta bakarrik San Martin auzora sartzeko, errei bat egokituko da, ohikoa den kontrako noranzkoan, eta behar bezala seinalizaturik egongo dena.
Bigarren fasean, San Martingo bidegurutzetik Barrenkaleko 9. zk parean dagoen zebrabide altxatura bitartekoa, San Martin auzora sartzeko ohiko moduan egingo da, eta Barrenkaleko 1 – 9 bitarteko zenbakietara sartzeko, berriz, Iparragirre kaletik egin beharko da. Bigarren fase honetako lanak maiatzaren 12an eta 13an egingo dira.
Fase bietan behar bezala seinalizatuko da aparkaleku gisa geratuko den gunea.
Egoera honen ondorioz sor litezkeen endredoak ulertuko dituzuelakoan, aldez aurretik jaso ezazue gure esker ona zuen laguntasunagatik.
Erantsitako fitxategiak:
Trafikoaren Antolaketa Barrenkale kaleko asfaltatze lanen bitartean
Behin-behineko aparkatze debekua plana
Planoa: Trafikoaren antolaketa | Plano: Ordenación del Tráfico
Popular 173.64 KB 1933 |
06/05/2016 10:52:00 |
Faseko ordezko ibilbidea plana
Planoa: Eremuaren behin-behineko itxiera | Plano: Cierre temporal de la zona
Popular 600.69 KB 1910 |
06/05/2016 10:52:08 |