Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltaria Urretxun izango da, datorren martxoaren 12an.
Saio hauek, trafiko-istripuak prebenitzeko helburua daukate eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte, eta datorren ostiralean UZ Ikastolako lehenengo batxilergoko eta bigarren batxilergoko 100 ikasle izango dira parte hartzen; streaming bidez.
Online edo streaming bidezko saioa izango den arren, ekitaldian zehar testigantza ezberdinak ikusteko eta entzuteko aukera egongo da: ertzaina, suhiltzailea, larrialdietan lan egiten duen medikua, trafiko-istripuek utzitako biktimak… Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.
Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 49 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 111 saio burutu dira, horietan 145 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 24.870 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera
Hemen aurrerapen bat: