Azaroak 19 astelehenean konponketa lanak egiten hasiko dira espaloian, Labeaga 41 eta 51 zenbakien tarteko zatian.
Lanak hiru fasetan egingo dira eta guztira bederatzi asteko iraupena izango dute. Lehenengo faseak hiru asteko iraupena izango du eta Labeaga 41 eta 43 zenbakien arteko eremuan egingo dira lanak. Bigarren fasean Labeaga 43 eta 49 zenbakien arteko eremuan burutuko dira lanak eta hiru asteko iraupena izango du. Hirugarren eta azken fasean Labeaga 49 eta 51 arteko eremuan egingo diera lanak eta honek ere hiru asteko iraupena edukiko du.
Horretarako, oinezkoen bidea errepidetik desbideratuko da eta saltoki eta atarietara pasasrela bidez bermatuko da pasoa. Oinezkoenbidea hesien bitartez babestuko da eta ibilgailuen zirkulazioa semafoto bitartez erregulatuko da.
Ibilgailuen pasoa bermatuko da garajeetara txapen bidez.
Eguraldi txarra eginez gero, lanak atzeratu egingo dira.
Egoera horrek sor ditzakeen endredoak ulertuko dituzuelakoan, aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dizuegu.