Apirilaren 20an, Zumarragako plazan, eguerdiko 12:00etan egingo den 15 minutuko kontzentraziorako deia.
Arcelor Mittal Enpresako Komiteak hainbat mobilizazio ekitaldi proposatu ditu apirilaren 20rako.
Urretxuko Udalak bat egiten du deialdiarekin, eta gonbidapena luzatzen die udal langileei eta herritar guztiei, Zumarragako plazan, eguerdiko 12:00etan egingo den 15 minutuko kontzentrazioan elkartu daitezen.
Urretxu eta Zumarragako udaletako arduradunek bi herriontzako kontzentrazio bakarra egitea adostu dugu, gure herriok modu argiago batean eta irmo elkartasuna eta babesa adierazteko zuzenean edo zeharka gai honek eragiten dien langileei.