Urretxuko Udalak Sarralde enpresa zena (10.000 metro koadro) Sprilur sozietate publikoari saldu dio, 1’7 milioi euroren truke.
Udalak lurra garbitzen jarraituko du. Lan horiek hiru bat urte iraungo dute. Bitartean, musika taldeek bertan entseatzen jarraituko dute eta Sprilurrek lursail hori eskainiko die lursailak behar dituzten enpresei. Udalaren eta Sprilurren asmoa enpresa bakar bat hartzea da, 60-70 pertsonei lana emango diena.
Sarralde enpresa 2006an itxi zen eta Udalak 2008an erosi zuen 1.699.400 euroan, hipoteka-mailegu batekin, 2018an zorra kitatu zuen arte.
udalak 2016an ekin zion lurraren kalitatearen inguruko ikerketari eta honen deskontaminazio lanei. Batetik, Sarralde segurtasunez erabiltzen hasi ahal izateko (musika lokalak,..) eta bestetik, partzela erakargarriago egin eta honen salmenta posible egiteko.
Orain, 2020an Sprilur sozietate publikoari salduko dio, baina Udalak deskontaminatze lanak bere gain hartuko dituenez, datozen urteetan zonaldea deskontaminatzen eta erabiltzen (musika, karrozak, etab.) erabiltzeko aukera izango du. Sprilurrek ordaindutako 1,7milioi euroetatik 200.000 eurotik gora deskontaminazio lanekin jarraitzkeo izango dira, eta gainontzekoak hiru helburu nagusi izago ditu: Urretxuko iparraldeko sarrera (Matxinporta..) Pagoetako gune soziokomunitarioa (Aspace, etab) eta Adinekoen Eguneko Zentroaren inguruko hausnarketa eta lanketa.