Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia.
Eta aurtengo edizioan, norbanakoez gain, entitateak izango ditugu protagonista; hau da, erakundeak, ikastetxeak, elkarteak, klubak, enpresak, establezimenduak…
“Ahobizi” eta “Belarriprest” figurez gain, aurten “ariguneak” sortuko dira entitateetan:
ARIGUNEAK: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak).
BARNE-ARIGUNEA osatzeko bi baldintza bete behar dira:
- Kide guztiek gutxienez euskara ulertzeko gai izatea
- Kide guztien %80 gutxienez parte hartzeko ados egotea
KANPO-ARIGUNEA OSATZEKO:
- “Ahobizi” edo “belarriprest” modura parte hartzeko ados egotea.
- Harremana euskaraz izan dadin bermatzea.
Urretxuko Udalak entitate guztiak animatu nahi zaituzte, Udalak berak bezela 2020ko Euskaraldian izena eman eta parte har dezazuen.
Entitate gisa izena emateko epea irailaren 27ra arte izango da zabalik, eta horren ondoren norbanakoek ere izena emango dugu.