Euskadin bizi den egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, eta COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua argitaratu da, 2020ko ekainaren 18an argitaratutakoa eguneratzen duena eta gaur bertan indarrean sartu dena.
Urretxuko Udalak, agindu honi jarraituz ondorengo neurriak ezarri ditu ostalaritzaren sektorean gaurtik aurrera:
- Itxiera ordua 1:30 izango da hemendik aurrera, eta ordu erdi izango dute establezimendua husteko.
- Irekiera ordua 6:00tik aurrera ezarriko da. Establezimenduek ezingo dute ordu hori baina lehenago ireki.
- Kanpoaldean 0:00etatik aurrera, eserita eta terrazan baino ezingo da kontsumitu
- Gehienez 10 pertsonako taldeak elkartuko dira, establezimendu barruan zein kanpoan.
- Establezimendu guztietan 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean (distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da)
- Mahaien gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.
- Maskara derrigorrezkoa izango da establezimendu barruan zein kanpoan, kontsumitzeko momentuan baino ezingo da kendu.
Neurri hauek tebernetan, jatetxetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan aplikatuko dira.