Kultura-Gazteria

Santa Lutzi Feria: kalitatea eta gertutasuna
Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan da: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 39 heldu eta 2 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2023ko uzta) Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoen eskutik. Behean ikusi dezakezue bideoa.
Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri dituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue guztien emaitzak.
Urretxuko fruta eta barazki sariketa
2 AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2023.pdf Popular 86.01 KB 33 | 13/12/2023 10:45:09 |
Kapoi eta oilasko sariketa
AKTA OILASKO ETA KAPOI SARIKETA 23.pdf Popular 484.41 KB 34 | 13/12/2023 12:03:26 |
Urretxuko ezti lehiaketa
AKTA EZTI LEHIAKETA 23.pdf Popular 63.41 KB 36 | 13/12/2023 11:57:37 |
Feriaren bideoa
Vídeo de la cata comentada de vino de Rioja alavesa
Informazio gehiago Aizpurunea kultur etxean
943 038088