Tradizioari jarraituz, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du uzten aspertzeko unerik. Sariketen emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze garrantzitsua izan da: Euskal Herri osotik etorritako 48 lagun, 41 heldu eta 7 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.
Abenduaren 12an Errioxako ardo dastaketa egin zen (2024ko uzta) Manuel Ruiz eta Mikel Garaizabal enologoen eskutik. Behean ikusi dezakezue bideoa.
Ekoizleek etxeko produktu onenak ekarri zituzten sariketa ezberdinetan parte hartzeko. Hemen dituzue emaitzak.
Gainera aurtengo berritasunak, bertan erretako txekorraren pintxoen dastaketak, sekulako arrakasta izan zuen. Ekintza solidarioa zenez jasotako dirua Marea Urdina elkartearentzat izango da.
AKTA FRUTA BARAZKI URRETXU 2024.pdf
Popular 91.12 KB 30 |
13/12/2024 11:30:53 |
AKTA eztia URRETXU 2024.pdf
Popular 45.59 KB 35 |
13/12/2024 13:21:22 |