Azaroan "EZKUTUKO DENBORA" Vicente Iriondo margolariaren erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, azaroaren 15etik abenduaren 1era.
Horrela aurkezten du Vicentek bere erakusketa:
“Hainbat motatako lerroak marrazten ditut, aurrez ezarritako eta kodifikatutako pauta jarraituz.
Oinarrizko armadura sortzen dute, pixkanaka errepikatzen dena eta kolorearen kokapena zehazten duen egitura osatzen duena.
Metodo horri esker, orain dela urte batzuk hasitako bideari jarrai diezaioket. Izan ere, haren amaiera ezagutu gabe ere, badakit nirekin bat datorrela, ezkutuko denbora bezala.
Nire lan gehienetan bezala, arrautza-gorringoarekin aglutinatutako pigmentuak erabili ditut.
Erakusketa hau zuri eskainia da, aurreiritzirik gabeko ikusleari, ziklo sortzailearen funtsezko parte zarelako”.
Ikusgai izango duzue Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian. Inaugurazio ekitaldia, azaroaren 15ean, 18:00ean.
Hemen katalogoa
VICENTE IRIONDO_katalogoa.pdf
Berria Popular 823.37 KB 30 |
13/11/2024 15:45:38 |
Hemen inaugurazioa