Apirilean "Metalaren arrastoak" argazki erakusketa izango dugu Juan de Lizarazu aretoan, Eduardo Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli argazkilariena.
Horrela aurkezten du JM Díaz Burgosek artisten lana:
"Hauexek dira Eduardo Arrillaga eta Esmeralda Zapparoli izen handiko argazkilariei eskura etorri zaizkien etapa eta erronka berriak, hau da, alde batera utzi izan ezin dituzten etapak eta erronkak, transmititu behar izan dituztenak. Argazkietan une horien partaide izateko proposamena egiten digute. Eta dagoeneko, dena aldatuta badago ere, hori ez da oztopo nik koipe usaina hartzen jarraitzeko, soldaduraren txinpartek azala erre diezadaketela sentitzeko, nire inguru hurbila argitzeko, niri, delineazio mahaiak eta robotika-makinak elkarrekin bizi direla kontatzeko, zure industriaren hatz-markak erakusteko, eta zure lurraren argia lantegietako leihateen bidez sentiarazi eta gogorarazteko".
Ikusgai izango duzue apirilaren 12tik 28ra, Juan de Lizarazu aretoan, asteartetik igandera 17:30-20:30 ordutegian. Eduardo eta Esmeraldak apirilaren 17an aurkeztuko digute beraien erakusketa, 18:00etan.
Hemen katalogoa
katalogoa ARRILLAGAZAPPAROLI.pdf
Popular 863.96 KB 273 |
26/03/2024 19:13:08 |