Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz, Urretxuko Udalak erabaki du Aldiri kiroldegian eskaintzen ziren ikastaro guztiak bertan behera uztea.
Aginduak, 2.1 atalean ondorengoa dio “Bertan behera uzten da taldeko edozein kirol-jarduera, martxan dauden kirol-lehiaketa ofizialak izan ezik. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola” . Ondorioz, gaur - urriak 24-hasi eta azaroan 5era arte kiroldegian fitness gela baino ezingo da erabili; betiere aurretiazko hitzorduarekin eta ezarritako baldintzak zorrotz beteaz (ordutegi muga, nork bere eskuoihala eramateko derrigortasuna eta Kiroldegiko langileen jarraibideak betetzeko beharra).