Gizarte Ekintza

Featured

Sexualitateari buruzko zine foruma Urretxun.

Urretxuko +65 Foroak “Sexualitatea”-ri buruzko zineforuma antolatu du urriaren 23rako. 

Urretxuko Udalaren +65 Foroak, urriaren 23rako, arratsaldeko 5tan Labeaga Aretoan, “Sexualitatea”-ri buruzko zineforum eta solasaldia antolatu du Harremanak elkartearen eskutik.

+65 Foroa, 65 urtetik gorako pertsonen ordezkaritza organoa da eta haien ongizatea lortzeko politika eta jardueren plangintza, exekuzioa eta jarraipena ditu helburu. Sentizen diren iritzi, behar eta hausnarketak mahai gainean jartzeko espazioa da foroa: Zure herrian nola zahartu nahi duzun hausnartu, eztabaidatu eta erabakitzeko aukera bat da.

 “La vida empieza hoy” filmaren emanaldiaren ostean, Harremanak elkartearen eskutik solasaldi bat izango dugu non adineko pertsonek sexualitateari buruz hausnarketa egin ahal izango duten.

Zineforuma eta solasaldia, ohikoa den bezala, doakoak izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, edo zalantzak argitzeko, interesdunek  693 900 568 telefonora edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera jo dezakete.

 

Urretxuko udala