Gizarte Ekintza

Featured

“Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak” hitzaldia

Urretxuko Udalak, Adinkide Fundazioaren bitartez, eta  Ertzaintzarekin batera, “Nola ekidin lapurretak eta iruzurrak” hitzaldia antolatu du azaroaren 12rako. Hitzaldia, irekia bada era, bereziki, adineko pertsonei zuzendua dago eta Urretxuko Portaloian egingo da, arratsaldeko 16:30ean.

Bertaratzen direnek aukera izango dute ikasteko bankuan norberaren nortasuna usurpatzea zer den  eta horren aurrean zer egin ikasteko, online erosketa seguruak egiten, dirua modu seguruan ateratzen, edota adineko pertsona bati iruzur egiten ari diren identifikatzen, besteak beste.

Ekintza hau aukeratu gabeko bakardadearen kontrako udal-estrategian dago kokatua, Urretxuko Zaintza Ekosistemaren 2. elementuan hain zuzen ere. Izan ere, hitzaldiaren helburua bikoitza da; batetik, adineko pertsonei informazio zuzen eta zehatza eskaintzea, aitzinean aipatutako kasu horien guztien inguruan, eta bestetik, bakardade ez aukeratua jasaten duten adineko pertsonei konpainia, elkarrenganako afektua eta adiskidetasuna eskaintzeko bide bat dira, hala, haien osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko.

Urretxuko udala