Harrera Eskolaren hamargarren edizioa irailaren 22an hasiko da
Edizio honetako saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9:30 – 12:00 bitartean, Urretxuko kultur Etxean. Irailaren 22an hasi eta azaroaren 24ra bitartean, guztiz doan izango diren 45 eskola-ordu jasoko dituzte ikasleek; hitzaldi, txango, bisita eta tailerrak, hain zuzen ere. Aurreko edizioetan bezala, administrazioko teknikariek, eragileek eta herriko erakundeek zuzenean landuko dituzte edukiak ikasleekin. Hala nola, historia eta gizartea, kultura, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza edo osasuna.
Gainera, partehartzaileek egonaldia egin ahal izango dute herriko kultur elkarteren batean, elkar-ezagutza sustatzeko eta harrera nahiz egokitzapen prozesuak errazteko helburuarekin.
"Urretxun Bizi Gara” Aniztasun eta Bizikidetza Udal Planaren barruan kokatzen da, zeinaren helburua gure herria osatzen duten kulturen arteko aberastasuna bultzatzeko eta topaketarako gune bat eraikitzea baiten. Horrez gain, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa ere badu; mahai hori herritarren parte-hartzeari irekita dagoen lan batzordea da, gizarte inklusiboa eta bazterkeriarik gabekoa sustatzen duena.
Harrera Eskolan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Matrikula doakoa da eta Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza dinamizatzailerekin harremanetan jarriz egin daiteke (Tel.: 693 900 568 – Posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Oihana).