Urretxuko Udalak jakitera eman du, Urriaren 7an egitekoa zen “Mendia eta Naturan” Inklusibo Jardunaldiaren ekitaldia (Sta. Barbaran) bertan behera gelditu dela, hau antolatzeko garaian suertatu diren hainbat eragozpenen ondorioz.
Jardunaldia bertan behera gelditu den arren, Udalak gogorarazi nahi du aniztasun funtzionala duen edozein pertsonak bere eskura duela mendira joateko; pertsona interesatuak Udalari egingo dio eskaera, eta Udalak behar diren baliabideak jarriko dizkio. Beste edozein kirol egiteko aukera izango da eta ahal den neurrian, laguntza eskainiko da.