Urretxuko udaletxeko portaloian izango da, eta, hitz-aspertuaz gozatzeko aukeraz gainera, musikaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango da herrietako gazteen eskutik
Beste urte batez, Mintzodromoa antolatu dute Urretxuko eta Zumarragako Udalek Euskararen Egunaren bueltan. Larunbatean izango da, 11:00etan, Urretxuko udaletxeko portaloian. Aurreko urteetan bezala, hainbat gairi buruz hitz egiteko aukera izango dute bertaratutakoek eta baita kultur emanaldi laburrez gozatzekoa ere. Aurten, bi kultur emanaldi labur izango dira, eta biak ala biak, herrietako gazteek eskainiko dituzte: Amaiur Jauregi eta Olaia Castro musikariek kantu bat eskainiko dute eta Joanes Plazaolak bere idazlan sarituetako baten pasarte bat irakurriko du. Hori guztiori kafez eta bizkotxoz lagunduta. Goiz atsegin baterako ordubete inguruko plan gozagarri bat izango da. Parte hartzeko bertaratuta nahikoa izango da.