Eguzkia SA fabrika (1915). Urretxu-Zumarragako metalaren industrian aitzindaria izan zen, baleztak egiten. Urteak igaro ahala, handitzen eta zabaltzen joan zen; gero, 1960. urtearen erdialdean, Altsasura joan zen, Urretxun hedatzea ezinezkoa baitzen, eta, gainera, abantaila fiskalak zituen Nafarroan.
Promozio/merkataritza-txartela (1920a baino lehenagokoa)
Atzealdeko eraikin zuria Agirre saskigintza/zumegintza zen, eta aurreko eraikina, etxebizitzak.
Agustin Agirre 1960ko hamarkadan iritsi zen Urretxuko alkate izatera.
Panoramika Labeaga kaletik (1908-1909). Madril-Irun errepide nazionala, ikus daitekeenez ez dago asfaltatuta, buztin-lerroak ikus daitezke. Argazkiaren ezkerraldean, espaloia ikus dezakegu (oinezkoentzako espaloia), galtzadako lokatza ez zapaltzeko.
Plaza Berria (1906), egungo Gernikako Arbola. Frontoia eta estalkia dituen terraza nabarmentzen dira. Bere garaian udal eskola batzuk eraikitzea zen asmoa, baina baliabide ekonomikoen eskasiak ez zuen horretarako aukerarik eman. Gerora, 20ko hamarkadan, atzealdean zinema eraiki eta frontoia itxi zuten.
Hiru geltokiek komunikazio-sare handia izatea eragin zuten Urretxun eta Zumarragan:
- Hurbilena eta berriena "Urolako Trenbidearena" da. Zumarraga/Urretxu Zumaiarekin lotzen zuena (1926).
- Erdian, “Baskotako Trenbidearena".
Santa Lutziko azoka (1921) jende askorekin, Nekolalde kalean batez ere, "Iparraldearen" babesa eskaintzen duena.
Argazki horretan xehetasun asko ikus ditzakegu, eta azoka ez zela zaldi-aziendarena bakarrik erakusten du; izan ere, honako hauek ikus ditzakegu: txerriak, kinkileria, oinetakoak, fruta, etab.
Iparragirre plaza (1915-1920). Azkoitia-Azpeitia eta bere geltokiak lotzen zituen errepidea nabarmentzen da (Urola trenbidea oraindik ez zegoen). Errepide hori eraiki ahal izateko, Tourseko San Martin Parrokiako absidea bota behar izan zuten.
Gain-Zuri "Txalet modernista", XX. mendeko lehen hamarkada. Alberdi familiak eraiki zuen, Laura alabaren ezkontza zela eta. Ikusi irudia neguan hartua dagoela; eta Irimo mendiak gurutzerik ez duela, gaur egun ezagutzen dugun pinudi eta zuhaitzik eza nabarmenduz.
Villarreal de Urrechua herriko geltokia (estilo gotiko-euskalduna), 1926. urtea. Urola Trenaren inaugurazioa, bere osotasunean Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua. Ikusmin handia sortu du herrian Alfontso XIII.aren etorrerak.

