1903an terraza estalia eraikitzeko desjabetutako lurrak, txistulariek igandetan jotzeko aukera izan zezaten, azokarako erabiliko zen jolastokia eta 1906an amaitutako Ederrena pilotalekua.
1920an amaitu zen Gernikako Arbola Plazako 1. atariko obra.
"Al encuentro de Iparragirre: Siguiendo la pista del Gran Arlote entre canciones, imágenes, objetos y textos" hitzaldi sorta
Jose Mari Iparragirreren alderdi ezezagunenak agertuk dizkigun hitzaldi sorta; bitxikeriak, kontakizunak, etab.
Maiatzeko lau asteazkenetan izango da, eta iparragirreren “ohiko” biografiaz hitz egin beharrean, pertsonaiaren inguruko bitxikeriak azalduko ditu.
Hau da, katalogazio lan hori egiten ari ziren bitartean topatu dituzten mila harietatik, zenbaiki segika informazio berria, orainarte ezagutzen ez genuena topatu dute; bertsolariaren beste aurpegi bat erakutsiko diguna.
Featured
Herriko bandaren eta haurren kontzertu berezia
Urretxuko bertsolariaren izena daraman “Iparragirre Balerdi Musika tailerrak” Urretxu-Zumarraga Ikastolarekin batera kontzertu berezia prestatu du Iparragirreren mendeurrena ospatzeko; Iparragirreren abestiak gogora ekarriko dituen kontzertu parte hartzailea , gure herriko txikienei bere ondarea ezagutarazteko , herriko kultur taldeekin elkarlanean.
Featured
Jose Mari Iparragirreri omenaldia bere heriotzaren urteurrenean
1881eko Apirilaren 6an Jose Mari Iparragirre Zozabarron hil zela gogoratzeko omenaldi xumea antolatu dute Itsasoko eta Urretxuko Udalek.
Featured
2020ko Nazioarteko Folklore Jaialdian Iparragirreren figura omenduko da, bizi izan zen herrietako taldeekin batera.
2020an Iparragirre jaio zenetik 200 urte ospatuko direla ikusita, Lurrak urtero ospatzen duen Herriarteko Folkloren Jaialdia Iparragirreri begira egitea da proposamena.
XIX. Mendeko Urretxu, garaiko emakumeen begietatik erakusten duen bisita gidatua. Angela Kerexeta, Iparragirreren emaztea zenaren testigantzak hartuta, historiaz, feminismoaz, herriaz… dugun ezagutzan sakondu eta solas egiteko aukera bikaina...
XIX. mendeko Urretxu garai hartako emakume baten begietatik erakusten digun bisita gidatua. Angelaren bizipenetatik abiatuta, Iparragirreren emazteak historiaz, feminismoaz, herriaz … hausnartzeko aukera eskaintzen du.
Featured
Iparragirreren garaiko Urretxu ezagutuz.
Urretxuko mapa eguneratu batean zenbait puntu markatuko dira. Puntu horietara gerturatzean, plaka bat topatuko dute parte hartzaileek. Plaka horiek QR kode bat izango dute, eta mugikorrarekin eskaneatzean tokiarekin erlazionatutako irudi bat, testu bat edo audio bat agertuko da telefonoan; toki hori XIX.mende hasieran nolakoa zen erakutsiko diena, edo garaiko Urretxuren inguruko informazioa eskainiko diena.
Baserriko bizimodua, XIX. mendeko aldaketa zakarrak, emigrazioa, garaiko pertsonaiak, Iparragirre, Zumalakarregi anaiak, Gaspar de Jauregi... elementu horiek ezagutzea ezinbestekoa da gaur egungo gizartea ulertzeko. Proiektu honek hori egiten laguntzen digu.
Bisita konpletua hiru etapa edo bisitez osatua dago, eta hauek gidatuak (hilean behin) edo autonomoak izan daitezke, mugikorra eta QR kodeak erabiliz, zeinak tokiaren ezaugarriak eta Iparragirreren bizitzako pasarteak kontatuko dizkiguten.
Urretxu herria
Iparragirre eta Gaspar de Jauregiren jaioterria: jaiotetxea, alde zaharra, estatua, parrokia, hilerria eta beste hainbat puntu estrategikotan QR kodeak ezarriko dira, telefono mugikorrarekin irakurtzean tokiko historia eta Iparragirreren bizitzako pasarteak kontatuko dizkigutenak. Iparragirre eta bere herriaz gain, Angela Kerexeta emaztea eta garaiko emakumeen bizitza ezagutzeko aukera ematen digu bixita honek.
Hileko lehen igandean bisita gida profesional batek egingo du, eta Angelaren bizitzan sakonduko duen interpretazio bat ere egingo da
Iparragirreren bizitza eta kantuak ezagutzera emango dituen egutegia
Eskolako ikasle guztiek Iparragirreren biografia landuko dute; ziklo bakoitzean hiru abesti. Hauek dagokien abestiaren kontakizuna eta irudia DinA3 batean aurkeztuko dute, eta aurkeztutako lan guztiekin eta 5,eta 6, mailakoek asmatutako lelo batekin egutegia osatuko da.

