1906. urte aldera Urretxu nolakoa zen ikusteko aukera ematen digun argazki panoramikoa. Nabarmentzekoa da gaur egun "alde zaharra" izenez ezagutzen dugun zonaldeko etxebizitzen kontzentrazioa.
Urretxuko jaiak 1906-1907.
Plaza Berria (izen hori izan zuen Errepublikaraino). Atzealdean ikusten ditugun eraikin guztiak Zumarragakoak dira.
Altzariak, mahaiak eta aulkiak fabrikatzen zituen "Lembizikoa" enpresaren faktura. Guibert eta Konpainiaren jabetza, Azpeititik datorrena (hortik menbreteko Loiolako Santutegia). 1920ko hamarkada baino lehen sortutako enpresa.
Pagoeta baserria (XVIII. mende erdialdea), garai hartan handik zihoan errekatxotik datorkio izena.
Eliza eta Seminarioa eraikuntza modernoak dira (1934an hasi eta 1950ean gutxi gorabehera inauguratu zirenak).

