Berriak
Urte amaierara gerturatzen ari gara poliki poliki eta udaletxean 2021eko aurrekontuak prestatzen hasi gara. Horretarako ezinbestekoa da Urretxuarren iritzia ezagutzea, beraz, iaz egin genuen bezala, aurten ere partehartzerako eta komunikaziorako bide ezberdinak ireki ditugu; horien artean auzotarren bilerak eta online inkesta.

Euskadin bizi den egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, eta COVIDek eragindako krisi sanitarioari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua argitaratu da, 2020ko ekainaren 18an argitaratutakoa eguneratzen duena eta gaur bertan indarrean sartu dena.